Skip to content

San Gabriel eskola publikoa!

GABITXU MASKOTA

Trapagarango San Gabriel auzoan kokaturik dagoen eskola publikoa gara, garraio propioa duena. Hezkuntza eskaintza 2 urtetik 6.mailarartekoa da eta aurrean Burdin Ibarra institutu publikoa dugu. Berdegune oso zabalez inguraturik dago eskola, bertan, ikasleria hazi, hezi eta elkarbizitzeko aukerak ditu. Gure eskolaren filosofia, ikaslearen garapen integralean, autonomian, konpromezuan, hezkuntza inklusiboan eta emozionalean, zein eskubideetan, errespetuan eta justizian oinarritzen da. Oro har, gure ikasle guztien aukera-berdintasunaren bermatzaile izatea.

Komunitate osoaren partaidetzarekin adosturikoak. Bide hau, gure eskola bereizten dituen baloreen bitartez egingo dugu, bai sustrai handiena dutenekin, baita indartu beharrekoekin:

  1. Euskalduna. Eleanitza, hizkuntzen tratamendu integratua.
    Eskola euskalduna da gurea, “D ereduan” oinarritua, hauxe da, EUSKARA da gure komunikazio eta hezkuntza hizkuntza. Euskaraz irakasten ditugu arlo guztiak, eta EUSKAL KULTURAren ezagutza eta harekiko begirunea ditugu jomuga gure jardunean. HNP proiektuan sartuta gaudenez, ikasleek euskalduntzean paper aktibo bat sustatzea saiatzen gara.
  2. Pertsonaren garapen integralaren sustatzaile: hezkuntza emozionala.
    Gure ikasleen garapen osoa bilatzen duena ; hau da, adimen, gizarte, emozio, moral eta gorputzaren arlokoa, betiere, bizitzan koherentziaz eta orekaz moldatzeko beharrezkoak diren konpetentziak lor dezaten.
  3. Plurala inklusiboa, giza duintasunaren balioa, funtzesko erreferente etiko gisa. Pertsona guztiei irekita egongo dena eta ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko lagungarria izango dena, ikasle bakoitzaren ezberdintasun pertsonalei eta kulturalei zuzen erantzuten diena. Ikasle guztiak baldintza berdinekin onartuko dira, edozein bada ere bere jatorria eta bere hasierako gaitasuna. Denei lagunduko diegu dituzten gaitasunak ahal duten guztia garatzen, aukera berdintasuna eta beharrezko laguntza espezifikoa ziurtatuz.
  4. Partehartzailea, familien ,ikasleen eta ikastetxeko antolaketako eta funtzionamenduko profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena.
    Lan aktiboa baloratzen duena, dinamikoa eta eskolako gizatalde guztiekin konprometitua (ikasleak, familiak, irakasleak, langileak, instituzioak,…) eta bultzatzen eta zabaltzen jarraitu
    beharrekoa.
  5. Ikaslea bera hezkuntzaren protagonista izatea, berdinen arteko lankidetzan
    oinarrituta. Eskolan erabaili eta sustatuko ditugun metodología aktiboen protagonista ikaslea izango da. Ikaskuntzarako eskola egoera aberatsak eta dinamikoak eskeintzen dituena berrikuntza proiektuak bultzatuz eta gauzatuz: Ikasketa Kooperatiboa, proiektueka lanean, Sare Hezkuntza….
  6. Berdintasuna, errespetua eta justizia sustatzen duena.
    Giza- eskubideen eta oinarrizko askatasunen bultzatzailea dena, oinarrizko balore hauek garatuz eta defendatuz: errespetua, elkartasuna, tolerantzia, justizia, onarpena. Berdintasunaren harremanak sustatzen dituena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies