Skip to content

Lehen Hezkuntza

 

Zure seme-alabaren irudi egoki, positiboa eta elkar laguntzaren erlazioa indartuz, besteenganako errespetua bultzatuko da inongo bereizketarik egin gabe, norberak bere iritziak azaltzeko gaitasuna eta askatasuna garrantzitsuak direla konturatuz eta bakoitzaren iritzia besteekin kontrastatzea aberasgarria dela ohartuz.

Etapa honetako helburu nagusiak hurrengoak dira:

  • Eskola barruan ematen diren eguneroko gertaera eta harreman guztietan, euskararen erabilpena bultzatzea.
  • Bere buruaren irudi egoki, positiboa eta elkar laguntzaren erlazioa indartzea.
  • Besteenganako errespetua bultzatzea inongo bereizketarik egin gabe sexu, erlijio, arraza edo diferentzia fisiko edo psikiko.
  • Bere inguruko kultura ezagutzea garrantzitsua dela jabetzea eta ahalik eta hoberen ezagutzeko jakin-mina piztea.
  • Ingurunea aztertzeko erabiltzen den metodologia zientifikoaren oinarriak ezagutzea eta erabilpenean trebatzea.
  • Norberak bere iritziak azaltzeko gaitasuna eta askatasuna garrantzitsuak direla konturatzea eta bakoitzaren iritzia besteekin kontrastatzea aberasgarria dela ohartzea.
  • Adierazpenak, nahiz ahoz nahiz idatziz, argi, garbi eta txukun egiteak garrantzi handia duela ikustea.
  • Nahiz gela barruan, nahiz kanpoan gizabidez jokatzen ikastea. Erantzukizuna, besteekiko errespetua, laguntza, solidaritatea … garatzen ikastea. Bakoitzaren iritzia mantenduz, besteena errespetatuz, erantzukizunak onartuz, baiako eta batez ere ekintzetan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies