Skip to content

Jantokia

San Gabriel ikastetxeko ikasle guztiek erabil dezaketen jantoki zerbitzua janari orekatuen printzipioetan oinarritzen da. Gure sukaldeetan egunero prestatzen dugu etxeko menu goxoa, eta higiene eta osasun neurri guztiak betetzen ditugu, inolako salbuespenik gabe. Antolaketari dagokionez kontu batzuk:

1.- Jantokian bi txanda egingo dira bazkaltzeko:

– Haur Hezkuntzako ikasleak eta LH1 eta LH2 : 13:00 – 14:00

– Lehen Hezkuntzako beste taldeak: 14:00 – 15:00

Denbora tarte horretan, bazkaltzera geratzen ez diren haurrak euren familien ardurapean daude, eta eskolara sartzeko orduan ekarriko dituzte.

2.- Jantokian heziketa helburuak ere lantzen dira, ohitura, jarrera eta jokabide egokiak sustatuz:

– Zapore eta elikadura-egitura berriak probatzea.

– Tresnak behar bezala erabiltzea.

– Besteekiko harremana.

– Portaera mahaian.

– Errespetuz eta ahots-tonu egokiarekin hitz egitea.

3.- Espazioa, segurtasun neurriak eta txandak hobeto antolatzeko, ikasleek ebaluaketan zehar lekuak mantenduko dituzte.

4.- Bizikidetza onaren eta jantokiaren antolaketaren aurka egiten diren jarrerak eta ekintzak ikastetxeko bizikidetza-araudian jasota dauden bezala tratatuko dira. Hutsegite larriak errepikatuz gero, ikasleak ezingo du jantokiko zerbitzua erabili.

5.- Ikasle batek, erabilera okerragatik, jantokiko materiala apurtu edo hondatzen badu, berria aurkeztu beharko du edo erosteko behar duen dirua jarri.

6.- Ikasleren batek dieta berezia egin behar badu, medikuaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, dietan edozein aldaketa gertatzen denean bezala.

7.- Jantokia erabiltzea, kontrakorik adierazi ezean, urte osorako da.

8.- Jan ondorengo ordu librean, dagokion gunean kokatuko dira ikasleak.

9.-Haur Hezkuntzako 2 urteko

eta 3 urteko ikasleek lo egingo dute.

10.- 2023/2024 ikasturtean aplikatu beharreko mahaikideen kuotak 9 zatitan kobratuko dira, eta lehenengoa urriaren erdialdean izango da:

 

A) Ohiko ikasle-jankidea 2 urteko gela 4 ’60 

B) Ohiko ikasleak, garraiorako

eskubiderik gabe: 4 ’60 €

C) Ohiko ikasleak, garraiorako eskubidea dutenak: 3,30 €

D) Noizbehinkako ikasleak: 5 ’20 €

Mahaikideek banku-kontua helbideratuz ordaindu beharko dituzte aipatutako kuotak.
Ordainagiriak behin eta berriz itzultzen badira, ikasleak jantokiko plaza galduko du. Eskolak aukerak emango dizkie familiei era desberdinetan zorra ordaindu ahal izateko.Hala ere, ez bada egiten, plaza galduko da.

Diru itzulketa astebete edo gehiago jarraian jantokira ez etortzeagatik egingo da, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jantokiko arduradunari jakinarazten bazaio.

Itzuli beharreko zenbatekoa ikasleak kasu bakoitzean ordaindu beharreko kuotaren% 50 izango da.
BEKADUNEI ez zaie dirurik itzuliko.

 

Eskolako jantokiko arduradunarekin , Estibaliz Doñabeitiarekin, harremanetan jartzeko, mesedez, posta elektronikoa erabili: jantokia@sangabrieleskola.net

Menuak

Irudia klikatuz eta dagozkizuen datuak betez, zuen seme-alaben menua ikusteko aukera izango duzue hilabetero. Ikastetxearen kodea jartzen duen tokian ez duzue ezer idatzi behar.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies