Skip to content

Ekintzak

 

Urriak 21, natura txangoa, 3.maila eta 4.maila Armañon Parke naturalean.

Armañongo Parke Naturala. Bertan, landa-izaerako lur muinotar eta menditsuak aurkitu dituzte. Horien artean, Armañon, Ranero, Surbias eta Los Jorrios mendietako tontorrak nabarmentzen dira.

Parkeko zorupean, balio handiko 200 kobazulo eta leize baino gehiago daude. Horien artean, ezinbestekoa da Pozalaguako Kobazuloa bisitatzea, oso gomendagarria baita. Izan ere, formazio ikusgarriak ikusteko aukera ematen du (estalaktita eszentrikoak, bereziki).

Harriak aztertzen ibili ziren eta txangotik oso motibaturik etorri ziren gai honekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriari aurre eginez.

 

Astelehenean egun garrantzitsua izan zen, nazioarte mailan emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, hain zuzen ere. Gizartean kezka iturri den gai honi aurrez aurre begiratu nahi izan genion San Gabriel eskolako komunitateak , horretarako Site batean kokatu ditugu azaroak 19tik aurrera burutu izan diren ekintza guztiak.

Hunkigarria izan zen batipat daneok online batera egindako minutu bateko isilunea. Ikasleek serio hartu zuten errespetu momentua eta elkarrekin digitalki dantzatzeko aukera izan genuen.Site-a ikusteteko irudian klikatu.

 

 

 

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna.

Gimkana dibertigarri batekin eman genion hasiera egunari, arratsaldez, ikasleek aukeratutako dantzekin jardun ginen . Primeran pasatu genuen ! Euskararekiko atxekimendua eta motibazioa areagatuz eta distantziak mantenduz komunitatean gozatu genuen.

 

Gabitxu gure maskotaren bisita jaso genuen, eta berarekiko dugun maitasuna adierazi genion. Asko maite dugula eta berarekin handitzea izugarri gustoko dugula esan genion. Gabitxuk oparitxoak utzi zizkigun. Gora Euskal Eskola Publikoa!

Gure irakasle maitagarriek gure gustoko abestiak jaso eta horiekin koreografia dibertigarriak egiteko aukera izan genuen. Eguraldia parada eman zigulako.

GORA EUSKARA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies