Skip to content

Elkarbizi

 

Gure Elkarbizitza Plana, orain urte batzuk onartua eta urteroko eguneraketekin, eskola giro on bat kudeatzeko erreferentziko markoa da eta eguneroko bizitza arautzeko erabiltzen dugu. Eskubide eta betebeharren dekretura joan beharrean, falta larrietan erabiltzen dugu.

Plan honetan inguru guztiarekiko errespetua eta pertsonen arteko harremanei buruz hitz egiten da: umeekin zuzenean lantzen ditugun ideiak, kohesio dinamikekin eta talde lanaren bitartez, gelako arauak eta eskolakoak landuz, gero familiekin konpartitzeko.

Errespetoa lantzeko eguneroko lanean sinisten dugu, elkar errespetatzen ikasteko estrategiak etengabe bideratuz eta bizikidetza eta elkarrekiko errespetua komunitate osoan zein auzoan (herrian )lantzeko konpromezua hartuz. Arraza, sexu edo kultura ezberdineko komunitate partaideen arteko harremanak eta erlazioak sustatuz . Ideia honek eramaten gaitu Hezkidetzako planteamendua plan honetan txertatzera, eguneroko elkarbizitza egokia eta zintzoa uztarteko bidean.

ELKARBIZI BATZORDEA

Helburu nagusia: Ikaslegoaren ibilbide sozio-akademikoan eremu emozionalari eta gatazken konpontzeari arreta ematea, kurtso hasierako ebazpenean oinarrituz eta tutoretza eskuhartzeari lagungarri zaizkion ekimenak abian jarriz. Banakako eta talde autokontzeptua, autonomia pertsonala eta ikasten ikasteko eremuak indartzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies