Skip to content

Helburuak

 

PRINTZIPIOAK ETA BALIOAK HELBURUAK
1. Euskalduna. Eleanitza hizkuntzan tratamendu integratua. 1 Hezkuntza-komunitateko kide guztien artean euskararen erabilera sustatzea.

2 Eskola-esparruko talde guztien komunikazio hizkuntza euskara izango da (jangelan, kiroletan, eskolaz kanpoko jardueretan, etab).

3 Hizkuntzen trataera bateratua indartzea:
Ingelerako hizkuntzaren esparrua sustatzea.
2. Pertsonaren garapen integralaren sustatzailea: hezkuntza emozionala. 1. Gure ikasleen nortasuna garatzea sustatzea, ikasteko, arrazoitzeko eta bere kasa erabakiak hartzeko laguntza eskainiz.

2. Gure ikasleak jabetu daitezela dituzten mugez eta ahalmenez, konfiantza, segurtasuna, baikortasuna eta adeitasuna adierazita.

3. Ikasleen garapen emozionala bultzatzea, hazteko eta pertsona-arteko harreman positiboak eraikitzeko trebetasunak landuta.
3. Plurala inklusiboa, gizaduintasunaren balioa, funtzesko erreferente etiko gisa. 1. Ikasle guztien egiazko inklusioa xede duten hezkuntza-proposamenak lehenestea.

2. Gure ikasleak giza eskubideen, balio etikoen eta askatasunen errespetuan heztea, sexuaren, arrazaren edo erlijioarearaberako bazterketa-jokabideak ekiditeko.
4. Partehartzailea, familien ,ikasleen eta ikastetxeko antolaketako eta funtzionamenduko profesionalen arteko
lankidetza sustatzen duena
1. Guztientzako lan-giro atsegina lortzea.

2. Hezkuntza-komunitateko sektore guztien arteko
komunikazioa eta lankidetza bermatzea.

3. Teknologia berrien (IKT) erabilera areagotzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eta eskola-komunitatearen eragileen parte aktiboaren zerbitzura ipinita.
5. Ikaslea bera hezkuntzaren protagonista izatea, berdinen arteko lankidetzan oinarrituta. 1. Talde-lana eta ideia-trukea sustatzea.

2. Ikasleei laguntzea beren eguneroko zereginei autonomiaz ekiten, beren ahalmenez jabetu daitezen eta autonomia pertsonala gara dezaten bultzatuz.

3. Teknologia berrien (IKT) erabilera areagotzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eta eskola- komunitatearen eragileen parte-aktiboaren zerbitzura ipinita.
6. Berdintasuna, errespetua eta justizia
sustatzen duena.
1. Tolerantziazko eta errespetuzko giroa sortzea Hezkuntza-komunitateko kide guztien artean, gatazkak elkarrizketaren eta parte-hartze arduratsuaren bidez konponduta.

2. Ikasleen gaitasunak garatzeko eta globaltasuna nahiz diziplina-artekotasuna errespetatzeko metodologiak sustatzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies