Skip to content

Eskola garraioa

Zerbitzu hau, ikasleriari eskaintzen zaio doainik, bi autobus daude: herriko erdigunetik datorrena eta Ugartetetik datorrena.

Autobus zerbitzua erabiltzeko eskubidedunak dira lehentasuna dutenak, ondoren, eskubiderik ez dutenak baimenduak izan behar dira zerbitzua erabili ahal izateko.

La Union eta Vigiola izango da garraio zerbitzua egingo duten enpresek.
Arduradunarekin harremanetan jartzeko, Rakel Tabernilla: 94 4287865- 639 617 385. gabitxurakel@sangabrieleskola.net  posta elektronikoz.

Arautegia

Zerbitzu honen erabiltzaileek jarraian dauden arauak errespetatu beharko dituzte:

  • Komenigarria da geltokian ordua baino 5 minutu lehenago egotea.
  • Ordutegia oso zehatza denez ordurako geltokian ez dagoenak, autobusa galduko du.
  • Errespetuz hitz egingo da zerbitzu honetan dauden pertsona guztiekin ( autobus kideak, gidaria, zaintzaileak, gurasoak..)
  • Autobus barruan baxu hitz egingo da eta Euskara erabiltzen saiatu beharko gara.
  • Aurretik jakinda zerbitzua ez dela erabili behar, zaintzaileei idatziz jakinaraziko zaie. Momentuko gauza baldin bada, eskolako telefonora deitu:  94 4287865- 639 617 385.
  • Familiak ikasleria jasotzeko orduan puntualak izan beharko dira.

    Ordutegiak

    La Union autobusa: Ugartetik aterako da 08:30etan

    Vigiolako autobusa: Udaletxetik aterako da 08:30etan

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies