Skip to content

LH6 taldea Txorrotxio irratian (2024-1-29 / 16. saioa)

Gaurko irratsaio hau lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen eskutik jaso dugu eta zoragarria izan da. Albistean inauterietan aurrera eramango dugun plangintza aurreratu digute eta ondoren BULEGO taldearen “Zurekin” abestia eta haren inguruko iruzkina partekatu dute gurekin.

Ohikoa den bezala asmakizunak, urtebetetzeak eta beste hainbat gauza izan ditugu ere eta ikaskide guztiak pozarren ibili dira gure kazetariak entzuten.

Beti bezala gogoratu nahi dizuegu aurten, iaz bezala, ZUZENEAN egiten ditugula saioak!! Hau askoz ere zailagoa da ikasleek ezin dutelako errepikatu egiten dutena eta guztia aurrera doalako gelditu gabe.

Besterik gabe eta atsegin izango duzuelakoan, egindako saioaren grabazioa uzten dizuegu.

Gora Txorrotxio, gora euskara eta gora San Gabriel!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies