Skip to content

Bazen behin San Gabrielen… Inauteriak!!

  • by

Gaur inauteriak ospatu ditugu San Gabrielen. Eskola osoak ipuin erraldoi bat osatu du gelaka landu ditugun kontakizunekin eta aste batzuk lanean eta gozatzen egon ondoren, prest egon gara egun zoragarri hau ospatzeko. Goizean goiz mozorroak jantzi eta bakoitza bere ipuinarekin amets eta dantza egitera abiatu gara. Familiak ere bikain egon zarete eta gure guraso elkartea beti bezala… paregabe!

Txokolatezko muxuak, torrija besarkadak, ipuin goxo-goxoak eta errimaz beteriko algara eta irribarreak… zer gehiago eska dakioke bizitzari: irakurri, kontatu, amestu, irakurri, kontatu, amestu… eta horrela behin eta berriz!

Gora San Gabriel eskolako ume, langile eta familiak!! Gora gu ta gutarrak!!

Egindako guztia ikusteko eta oroitzapen gisa izateko honako bideo hau uzten dizuegu:

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies